XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Nire errespetuak, andrea. Zer ordutan itzuli behar dut bila?
Laguntxo andreak erantzun zuen: -Hamarretan doi-doi. Zer moduz, jauna?
Zoaz gela horretara eta eseri.
Beste haur asko helduz joan ziren: mutilak bakarrik, neskak bakarrik eta neska-mutilak bikoteka.
Ez ziren batere portatzen.
Haietako batzuek besteei begiratu beren monokuluaz eta esaten zuten:
Beste batzuek zenbaiti begiratu monokuluez eta esaten zieten:
Baziren xikara bete te zerbitzatzean, erantzuten zutenak:
Ez ziren gutxi alde batetik bestera zebiltzanak eta eskua alkandoraren idunera eramaten zutenak.
Lau tripoil adar-jotzaile atalasean jarri ziren, egunkariez hizketan, harik eta Laguntxo andrea beraiengana joan eta esan zien arte: